Osasuna

Baliteke «agente infekzioso» bat egotea umeetan agertu den hepatitis kasuen atzean

ECDC Europako Gaixoasunen Prebentzio eta Kontrolerako Erakundeak susmoa du hepatitis kasuek jatorri infekziosoa dutela, baina analisi toxikologiko gehiago egin behar ditu.

Odol laginak laborategi batean. JESUS DIGES/ EFE
2022ko apirilaren 19a
15:09
Entzun

Joan den astean eman zuen abisua ECDC Europako Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako Erakundeak: hepatitis akutu mota bat hedatzen ari dela umeen artean. Kezka agertu zuen gaiarekin: Ingalaterran, bereziki, hepatitis kasu ezohikoak atzeman dituztelako 16 urtetik beherako adingabeen artean, eta hedatzen ari delako beste herrialde batzuetara. Espainian ere agertu dira lehen kasuak: Madrilen, Aragoin eta Gaztela Mantxan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du ez dutela oraindik gaitz horren kasurik atzeman, baina adi daudela. Abisu bat zabaldu dute Osakidetzako profesionalen artean, gaitzaren hedatzeaz ohartarazteko. Nafarroako Osasun DepartamenTuan ere ez dute kasurik atzeman. Ezjakintasuna dago hepatitis honen inguruan, eta ez dakite zehatz-mehatz jatorria zein den, baina ECDCk gaur esan du «agente infekzioso» bat izan daitekeela gaixotasunaren kausa nagusia.

Analisi toxikologikoak egiten ari dira oraindik, eta ikerketekin jarraituko dute, baina hipotesi nagusia da hepatitis kasuek jatorri infekziosoa dutela; «koadro epidemiologikoa» eta «kasuen ezaugarri klinikoak kontuan hartuta» iritsi dira ondorio horretara. Halaber, ECDCk ez du baztertzen «esposizio toxiko» bat egotea kasu horien atzean. Era berean, ez du loturarik topatu hepatitis akutu mota horren eta COVID-19aren aurkako txertoaren artean, eta elikagaien eta edarien inguruan galdeketa egin ostean ere, ez da lotura nabarmenik identifikatu. Erakundeak erantsi du ez direla agertu eritasuna eragiten duten ohiko birusak–A, B, C, D eta E hepatitisaren birusak–. Eta sintomei dagokienez, berriz, sabeleko mina, gorakoa eta horitasuna nabarmendu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.