Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Jose Ramon Foruria Zubialdea euskal presoa hil zen atzo. Markina-Xemeingoa (Bizkaia) zen, 73 urte zituen, eta duela 20 urte baino gehiago diagnostikatu zioten minbizia; horregatik entregatu zion Venezuelak Espainiari 2003. urtean. Han ihes eginda bizi izan zen 1984. urtetik.
Espainiako Auzitegi Nazionalak 40 urteko kartzela zigorra ezarri zion, eta, gaitzaren larritasunaren ondorioz, 2011. urtetik etxean ari zen zigorra betetzen. 2020tik baldintzapean aske zegoen.