EUSKAL PRESOAK

Baldintzapean aske utzi dute Xabier Agirre Ibañez

Sei urteko espetxe zigorra bete du preso gasteiztarrak. 2020ko apirilean eman zioten hirugarren gradua.

2011n atxiotu zuten lehen aldiz Xabier Agirre. Orduko elkarretaratzea, Gasteizen. DAVID AGUILAR / EFE
maddi ane txoperena iribarren
2021eko urriaren 6a
12:11
Entzun

Etxerat-ek jakinarazi duenez, Xabier Agirre Ibañez euskal preso gasteiztarra aske utzi dute, baldintzapean. 2016an espetxeratu zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako sei urte eta erdiko zigorra betetzeko, oraindik epaia irmoa ez zela. Aurrez hainbatetan atxilotu zuen Poliziak: 2011n eta 2013an.

2019ko urrian irteteko baimena eman zion Madrilek —Marta Igarriz presoarekin batera, EPPK-ko lehenbizikoetarikoa izan zen–, eta 2020ko apirilean hirugarren gradua eman zioten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.