Euskal Presoak

Baldintzapean aske utzi dute Asier Bengoa euskal presoa

Zaballako espetxean zegoen, hirugarren graduan.

Euskal presoen eskubideen alde joan den abuztuan Gasteizen eginiko manifestazio bat. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2022ko urtarrilaren 7a
12:26
Entzun

Etxerat-ek jakinarazi duenez, Asier Bengoa Lopez de Armentia euskal preso gasteiztarra baldintzapean aske utzi zuten herenegun. Zaballako espetxean zegoen (Araba), hirugarren graduan. Hamalau urteko espetxe zigorra bete ondotik utzi dute baldintzapean aske.

Bengoa aske utzita, 196 dira Espainiako zein Frantziako estatuetako eta Euskal Herriko kartzeletan dauden euskal presoak. Euskal Herriko kartzeletan 78 daude. Gehienak oraindik Espainiakoetan: 96.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.