Baldintzapean aske geratu da Jon Etxeberria euskal presoa

Etxeberriak hamahiru urte egin ditu preso; azken urtea etxean egin du, kontrol telematikoarekin.

Abenduan Bilbon egindako mobilizazio bat. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
Abenduan Bilbon egindako mobilizazio bat. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
2025eko otsailaren 26a
20:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Jon Etxeberria euskal presoa baldintzapean aske geratu da, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak hala ebatzita. Azken urtean etxean egin du preso. 

Etxeberriak hamahiru urte egin ditu preso. 2012an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, eta zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten 2014an. Ondoren, bederatzi urteko zigor bat ere ezarri zion Espainiako justiziak. 2021eko abuztuan iragarri zuten Espainiako Espetxe Erakundeek preso gasteiztarra Euskal Herriratuko zutela; Duesotik Zaballara (Araba) mugitu zuten. 2023ko irailean, berriz, hirugarren gradua ezarri zioten. Iazko otsailetik etxean ari zen zigorra betetzen, kontrol telematikoarekin.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.