Etxerat elkarteak jakinarazi du Jesus Mari Gomez Ezkerro euskal presoa baldintzapean aske geratu dela. Gomezek 65 urte ditu, eta horietatik 22 eta erdi egin ditu espetxean. 2019ko apirilean bete zituen zigorraren hiru laurdenak.
Gomez 2018ko azaroan lekualdatu zuten Teixeirotik (Galizia, 615 kilometrora) Villabonara (Asturias, Espainia, 385 kilometrora). 2021eko irailean, berriz, hirugarren gradua onartu zioten, eta Euskal Herriratu egin zuten. Ordutik, Iruñeko espetxean bete du zigorra.