Baketik-ek hitzaldi sorta bat antolatu du, hamar urte bete dituela eta

Gorka Berasategi Otamendi.
2016ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Gure garaiko lehentasun etikoak izeneko hitzaldi sorta hasiko du Baketik-ek datorren larunbatean, urriaren 22an, elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko. Lehen hitzaldia Vincenç Navarro politika publikoetako katedradunak egingo du, Donostiako Amara Plaza hotelean (11:00), Zentzu etikodun gizarte politiketarako aukerak izenburupean.

Baketik 2006an Oñatiko (Gipuzkoa) Arantzazu santutegian aurkeztu zenetik, erakundeetarako, eskoletarako eta norbanakoentzako hainbat proiekturen bultzatzaile izan da; betiere, «etikan oinarrituko elkarbizitza» sustatzeko helburuari jarraikiz.

Elkartearen sortzaileek Elkarri mugimendu bakezalean dute jatorria. 2012an, fundazio bihurtu zen. Elkarteak adierazi du «ilusioz» begiratzen duela etorkizunera, «etika sustatzeko eragile gisa errotzeko» asmoarekin.

Baketik-en arabera, orain arteko ibilbidean 85.000 pertsonarentzako ekintzak garatu ditu guztira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.