Bakegileek beste ekintza bat gehitu diote abenduan iragarri eta otsailean abiatutako fase berriari. Miarritzen (Lapurdi) hainbat ekintzailek Frantziako zergen egoitza okupatu dute goizean, protesta modura. Egoitzaren barrenean sartu dira, kartelak eskutan eta aldarri ozena ahotan: «Euskal presoak etxera», oihukatu dute. 19:00ak aldera, Frantziako Polizia ere egoitza barrenera sartu da, eta okupatzaileak banan bana kanporatzen hasi da.
Arratsaldean, gaua pasatzeko tapakiak eta lastairak eraman dituzte Bakegileek. Frantziako Polizia saiatu da hori eragozten, baina ez dute lortu. Herritarrei dei egin diete ekintza babestera bertaratzeko: «Ion, Jakes eta Unairen askatasunaren alde, hurbildu Miarritzeko finantza publikoen zentrora! Zatozte gaua hemen gurekin pasatzeko puskekin. 19:00etan afari partekatua eginen dugu, eta, ondotik, Barrura begiratzeko leihoak dokumentalaren proiekzioa izanen dugu», adierazi dute Twitterren. Azkenean, ordu horretarako Frantziako Polizia egoitza barnera sartu eta ekintzaileak kanporatzen hasi da.
Kosta ahala kosta, gauerako puskak ekartzen ari dira Bakegileak.
— Artisans de la Paix #OrainPresoak (@Artisans_Paix) April 1, 2022
Les artisans de la Paix se préparent pour la nuit. pic.twitter.com/ddpf7Zkowp
Okupazioan da Anaiz Funosas Bakegileen bozeramailea. Ekintzaren helburua esplikatu du: Frantziako Estatuaren «utzikeria» salatzea dute xede, euskal presoen auziari loturik. Bakegileek banderola bat ezarri dute egoitzan: «Beraz, Macron? Euskal presoak, zer?». Ion eta Unai Parot, eta Jakes Esnal libratzea aldarrikatu dute, zehazki.
Ekintzaren lekuko izaten ari da BERRIAko kazetari Oihana Teyseyre Koskarat. Twitter bidez ari da kontakizuna egiten.
Anaiz Funosasek ekintzaren helburua esplikatu du. Frantziako Estatuaren "utzikeria" salatu du, eta biharko ekintzara hurbiltzeko deia ere luzatu du. Bi hitzordu bihar, 9:30ean, Hazparnen eta Urruñan. @berriapic.twitter.com/Q5RMM4GJjB
— Oihana Teyseyre Koskarat (@oi_tsr) April 1, 2022
Halaber, Bakegileek biharko deituak diren bi mobilizazioak oroitarazi dituzte gaurko ekintzan: 9:30erako deitu dituzte herritarrak protesta egitera, Hazparnen eta Urruñan. Ion, Jakes eta Unai gurekin izanen dute leloa.