Bake prozesuaren aldeko ekitaldia egingo dute asteartean, Bruselan

2015eko martxoaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BRUSELA. Hilaren 29an bost urte beteko dira nazioarteko hainbat lagun ezagunek Bruselako Adierazpena aurkeztu zutenetik, eta hura gogoratzeko eta Euskal Herriko bake prozesuari beste bultzada bat emateko, datorren asteartean ekitaldi bat egingo dute Bruselan bertan, Europako Parlamentuan. Friendship prozesuaren aldeko taldeak antolatu du, eta kanpaina baten berri emango dute. Euskal Herritik ordezkari batzuk izango dira astearteko ekitaldian. Brian Currin Hegoafrikako abokatuak ere parte hartuko du. Ekitaldian, musika ere izango da. Fermin Muguruza eta beste musikari batzuk ariko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.