"Frantziako eta Espainiako estatuek atxiloketa honekin erakusten digute bake prozesua saboteatu nahi dutela". Anita Lopepe EH Bairen bozeramaileak "fermuki salatu" du Josu Urrutikoetxearen atxiloketa, Baionan egindako elkarretaratzean. "ETAren disoluzioaren urtemugaren biharamunean honelako gertakari bat ulergaitza zaigu. Urrutikoetxea eta beste bi lagunak berehala aska ditzaten exijitzen dugu". Baionan ez ezik, Donibane Garazin eta Maulen ere egin dituzte bilkurak.
(eus) 📸 160 pertsona pertsona bildu gira gaurko hiru elgarretaratzeetan.
— EH Bai (@EHBai) 2019(e)ko maiatzaren 16(a)
(Fr) 160 Personnes aujourd'hui aux rassemblements pic.twitter.com/5nXzzTTxDR
Izan ere, EH Baiko kideek nabarmendu dutenez, Urrutikoetxeak "paper aktibo bat izan du azken urteetan eraikitako bake prozesuan, elkarrizketaren bitartez irtenbide politikoa bilatuz gatazka politikoari. Bakearen apustuaren aldeko erreferente nagusietariko bat izan da ETAn". Horren adibide gisa, desegitea iragartzeko agiria ere berak irakurri zuela gogorarazi dute.
Atxiloketa "erabaki politikoa" izan dela kritikatu du Lopepek, eta ohartarazi du "oraindik ere badela gatazka eta bere konponbidea etekin politikoa eta elektorala erdiesteko helburua duenik". Hala, Miramar jauregian EH Bildurekin batera egindako adierazpena gogora ekarriz, berretsi du "konpromisoa eta ardura" hartu dutela "bakea zein bizikidetza demokratikoa eraikitzeko".
Larunbatean, manifestazioa
Sortuk ere elkarretaratzera deitu ditu herritarrak, arratsalderako, atxiloketa salatu eta "bakearen eta askatasunaren aldeko apustu irmoa" berresteko. Horra, esaterako, Iruñean, Larrabetzun (Bizkaia) eta Oiartzunen (Gipuzkoa) egindako protestak:
Gaurko kontzentrazioetako argazki batzuk. #KaleraBakeaEtaAskatasunaIrabazterapic.twitter.com/Gn7k8tzmXr
— Sortu Iruñea (@SortuIrunea) 2019(e)ko maiatzaren 16(a)
Larrabetzu #KaleraBakeaEtaAskatasunaIrabaztera
— Gora Larrabetzu! (@larrabetzu) 2019(e)ko maiatzaren 16(a)
Josu Urrutikoetxea askatu! pic.twitter.com/SUZRawy2rl
Oiartzunen ere #JosuAskatu aldarrikatzera atera gara plazara!#BakeaEtaAskatasunaIrabaztera! pic.twitter.com/SJLfWRjt8p
— SortuOiartzun (@SortuOiartzun) 2019(e)ko maiatzaren 16(a)
Larunbaterako, berriz, manifestazio batera deitu du Sortuk Ugaon (Bizkaia), 18:30ean, Urrutikoetxearen jaioeterrian. Bakea eta askatasuna irabaztera, Josu eta besteak askatu lelopean egingo dute mobilizazioa.
Azkenik, maiatzaren 26ko bozetan EH Bildu bozkatzera deitu du, "bakearen eta askatasunaren aldeko apustua" babesteko.