Irudia. Paris
Bake prozesua hizpide Sorbonan
Etxepare Euskal Institutuaren irakurletzak Le processus de paix au Pays Basque. Dix ans apres (Bake prozesua Euskal Herrian. Hamar urte beranduago) konferentzia antolatu zuen atzoko, Parisen, Sorbona Unibertsitatean. Jardunaldian aztergai izan zuten, hain zuzen, zer bilakaera izan duen konponbide prozesuak 2011ko urrian ETAk bere jarduera armatua utzi zuenetik gaur egunera arte. Aditu ugari mintzatu dira gaiaz: Caroline Guibet Lafaye Lisst zentroko ikerketa zuzendaria; Jean Pierre Massias zuzenbide publikoko irakaslea eta trantsiziozko zuzenbidean aditua; Anaiz Funosas Bake Bideko lehendakaria; Thomas Lacoste Pays basque & libertéUn long chemin vers la paix dokumentalaren zuzendaria; eta Teresa Larruzea Etxepare Euskal Institutuko irakurlea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu