Bake eta bizikidetzarako «marko egoki bat» galdegin du Korta Fundazioak

ZUMAIA. Duela hamasei urte ETAk hildako Joxe Mari Korta enpresaburua gogoratu dute Zumaian (Gipuzkoa). Haren izena daraman fundazioak esan du bake eta bizikidetzarako «marko egoki bat» ezinbestekoa eta presazkoa dela, eta horretarako kontuan hartu behar dela «biktimak eta gizarte zibila egiten ari diren ahalegina». Ekitaldian izan dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Arantza Tapia eta Jonan Fernandez, EAJko Joseba Egibar, EH Bilduko Xabier Olano eta Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea eta Ahal Dugu-ko Pili Zabala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu