Alderdiak

Bakartxo Ruiz eta Unai Urruzuno dira EH Bilduko bozeramaile berriak

Euskal Herrirako politika fiskal berri bat eskatu dute.

Ruiz eta Urruzuno, gaur eguerdiko agerraldian. EH BILDU
2022ko urriaren 10a
17:24
Entzun

Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuko kidea eta Unai Urruzuno EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren albokoa izango dira koalizio subiranistaren Mahai Politikoko eledunak aurrerantzean. Gari Mujika koalizioko zuzendari nagusiak eman du erabakiaren berri, Donostian egindako prentsaurrekoan. Hala, Maddalen Iriarte legebiltzarkide eta Gipuzkoako ahaldungaiaren lekua hartuko dute. Ruizek eta Urruzunok «Euskal Herrirako erreforma fiskal baten gaineko eztabaida sakon bat» abiatzeko eskaera eginez hartu dute kargua.

«Gehiago eta hobeto jasoko duen politika fiskal bat behar dugu, zerbitzu publiko duinak izateko, eta euskal herritarrei kalitatezko bizitza duin bat bermatzeko», adierazi dute. Hala, aurreko astean koalizioak aurkeztutako Ongizate Hitzarmena gogoratu dute, aberastasunaren banaketa eta zerbitzu publikoen etorkizuna bermatu behar direla esateko: «Aldaketa estrukturalak behar dira».

Eledunek azaldu dute Hego Euskal Herriko lau lurraldeek beharrezko tresnak dituztela politika fiskal «justuago eta bidezkoago» bat sustatzeko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako egoera PPk Madrilen sustatutakoen pare jarri dute bozeramaileek, «EAJko ordezkariak [Madrilgo presidente] Isabel Diaz Ayusorekin distantzia markatzen saiatu arren». Gehitu dute egun Nafarroako politika fiskala EAEkoa baino «progresistagoa» dela, baina hura ere ez dela nahikoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.