Baionan zegoen iheslari bat ez dute Italiara bidaliko
BAIONA. Paueko administrazio auzitegiak ebatzi du ez duela Baionan (Lapurdi) zegoen etorkina Italiara bidaliko, han jasandako tratuak haren «oinarrizko eskubideak urratu» dituelako. 25 urteko sudandarra Frantziako Estatuan geratzen ahalko da, eta asilo eskaera bertan egiten ahalko du, horretarako paper ofiziala iristen zaionean. «Orain badakigu, eta prefetak badaki, heldu diren epaiketetan ere irabaziko dugula», adierazi du Amaia Fontang Etorkinekin kolektiboko kideak. Hau azaldu du, gainera: «Dublingo Akordioa aplikatzen zaien beste hirurek asilio eskaera egiteko paper ofiziala jaso dute; gure ustez, estatuko ordezkariak ulertua du diru asko galtzen ahal duela». Beste 37 etorkinekin—tartean Baionan zeuden 21ak—, Italiako atxilotze zentroetan jasandako tratu txarrak salatu zituen Frantziako justiziaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu