Baionako Auzitegiak 70 urteko gizon bat epaitu zuen atzo, bilobari sexu erasoak egiteagatik; 7 urte zituen orduan neskak. 2019an ezarri zuten salaketa haren gurasoek. Bada, epaileek hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, gibelapenarekin; hau da, ez du presoaldia bete beharko baldin eta ez badu beste deliturik egiten. Gainera, 5.000 euro ordaindu beharko dizkie biktimei —neskatoari eta haren gurasoei—; halaber, debekatu diote harekin harremanetan sartzea eta adingabeak dauden lekuetan ibiltzea.
Aurrekari judizialak ditu gizonak. Izan ere, Frantziako Poliziaren aurretik pasatu behar izan zen dozenaka adingaberi sexu konnotazioko deiak egiteagatik.