Irudia. Baiona
Baionan ere, migratzaileak aterpetzeko galdea
Migratzaileentzako «harrera osoa» eskatzeko, protesta egin zuten atzo arratsaldean Baionako Herriko Etxean, Atherbea elkarteak deituta. Hautetsien bilkuran, oposizioko kide Colette Capdeviellek arazoari «berehala» heltzeko eskatu zion Jean Rene Etxegarai auzapezari. Hark erantzun zuen «modu profesionalean» egin nahi duela hori, ez duela «inprobisaziorik» nahi. Batzarrera sartu ziren Atherbeako kideak, eta haiekin hitz egin zuen Etxegaraik; «laster» bilduko direla esan zien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu