Baionako Udalak euskoa erabiltzea eten du auzitegiak

Jean Rene Etxegarai, hainbat herritako hautetsiekin, euskoa babesten. I. M.
2018ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
BAIONA. Bordeleko Auzitegi Administratiboak ostiralean jakinarazi zuen Euskoaren eta Baionako Herriko Etxearen arteko hitzarmena eteteko erabakia. Berehalako prozedura judiziala zen; hots, duda bakar bat izanez gero epaileak konbentzioa etetea zekarren. Urte hasieran abiatu zen bide judiziala, Paueko Auzitegi Administratiboan, martxoaren 23an epaileak ontzat eman zuenean hitzarmena. Prefetak dei egin zuen orduan. Baina azken erabakia datozen hilabeteetan hartuko du Paueko epaitegiak: dosierra barnatuko du orduan, muina ikertuz. Auzi horren data ez da ezaguna oraindik. Jean Rene Etxegarai hiriko alkateak azaldu du aztertzen ari direla Estatu Kontseiluaren aitzinean helegite bat jartzea. Estatuaren ordezkariak bi auzi mota aukeratu zituenBaionako Herriko Etxeak euskoz ordaintzea oztopatzeko, eta biak erabili ditu Pirinio Atlantikoetako prefetak. Aurkakotasun handia erakutsi du estatuaren ordezkariak, eta hirugarren auzia da jada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.