Lucie Pinson Les Amis de la Terre elkarteko kideak eta Julien Vincent Alpha Coal proiektuaren aurka diharduen kolektiboko kideek hartu dute hitza banketxean, meategiak ingurumenari eraginen dizkion kalteak salatzeko. Xede horretan egin duen inbertsioa bertan behera uzteko eskatu diote banketxeari. Honek maiatzaren 20an du akziodunen biltzarra Parisen. Gibelera egiten ez badute, 1,8 ikatz botako dizkio Bizik banketxeari Baionan duen egoitzan.
Polizia banketxera sartu da 11:45etan, baina ikusita ez zegoela kalte materialik, ez dituzte Biziko militanteak indarrez atera. 30 Inguru ziren 12:15etan, banketxea ixteko tenorean. 12:30etan bozketa egin dute militanteek eta okupazioarekin segitzea deliberatu. Dei egin diete herritarrei banketxera hurbiltzeko, sostengua adieraz diezaieten.