Baionako mendizale baten gorpua aurkitu dute Biarnon

Atzo atzeman zuten Frantziako jendarmeek. Igandetik haren bila ari ziren.

Aspe araneko mendi bat, artxiboko irudian. ASIER AGIRRESAROBE
2022ko martxoaren 1a
11:19
Entzun 00:00:0000:00:00

50 bat urteko gizon baten gorpua atzeman zuten Frantziako jendarmeek, atzo, Aspe ibarreko Labigouer mendian (Biarno). Baionakoa zen mendizalea, eta iragan igandetik desagertua zen. Haren bila ibili ziren Oloroeko (Biarno) jendarmeak.

Frantziako jendarmeek jakinarazi dutenez, bakarrik joana zen ibiltzera, eta eroriko hilgarria izan du, elurtegi batetik lerratuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.