BAIONA. Baionako bestak «modu sakonean birpentsatzeko», hainbat herritarrek galdeketa bat abia dezala eskatu diote herriko etxeari. Horretarako, izen bilketa bat abiatu dute. «Gehiegi dira baionarrok gure herriko bestetan jasan behar ditugun eta beldurtzen gaituzten gertakariak», adierazi dute aurkezpen testuan.
Deitzaileen iritziz, ez dira soilik «xehetasun batzuk» aldatu behar: «Heldu da bestak modu sakonean birpentsatzeko tenorea, 2024an bertan neurri eta dispositibo ausartak plantan ezarriz». Aurten lau bortxaketa salatu dira, gizon bat hil dute kolpeka, eta mutil bat hila aurkitu dute haren etxean.
Gogoeta horretan, hiritar guzien parte hartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute, besta ofizialen antolaketa bere gain hartzen duen herriko etxeko batzordera mugatu gabe.
Baionako bestak «birpentsatzeko» eskatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu