Baimena badaezpada ere eskatuta, gaur erabakiko dute Garoña gelditu edo ez

Garikoitz Goikoetxea.
2012ko abenduaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eskari ofiziala aurkeztu du Nuclenor enpresak: Garoñako zentral nuklearra igandean geratuko duela jakinarazi dio CSN Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluari. Badaezpada ere eginiko eskaria da. Enpresak berak esan du behin betiko erabakia hartu gabe daukala oraindik. Langile batzordeko iturrien bidez BERRIAk jakin ahal izan du gaur biltzekoa dela enpresako administrazio kontseilua; hor hartuko dute erabakia, eta gaur gauean edo bihar goizean jakinaraziko dute. Zergak ez ordaintzeko bidea jarri nahi du enpresak Garoñako zentrala geldiarazita. Espainiako Senatuan atzo onartu zuten zerga gehiago pagatu beharko dituztela zentralek, eta horri izkin egin nahi dio Nuclenorrek. Urtarrilaren 1ean martxan diren azpiegiturei eragingo diete zergek, eta ordurako gerarazi nahi du enpresak zentral nuklearra. Ez du baztertu urtea hasi ostean berriro abian jartzea. Jarduna luzatzeko eskaririk aurkeztu ez, eta Garoña datorren urteko uztailean ixtekoa dute. Hedabide batzuen arabera, PPrekin negoziatzen ari da epea luzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.