EH Baik bat egin du Sarek larunbaterako deitutako mobilizazioarekin

Euskal presoak etxeratzeko eskatuko dute Bilbon, 'Behin betiko' lelopean.

Euskal presoak etxeratzeko eskatzeko iazko manifestazioan, senideak, Bilbon. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Euskal presoen zenbait senide, haiek etxeratzea eskatzeko iazko manifestazioan, Bilbon. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2025eko urtarrilaren 6a
18:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Sarek larunbaterako antolatu duen manifestazioan parte hartzera deitu du EH Baik. Behin betiko lelopean egingo da, Bilbon. Bada, hain zuzen, EH Baik uste du mobilizatzen segitu beharra dagoela euskal presoak etxeratzeko eta konponbide integrala lortzeko.

Gogoratu du izan dela aurrerapenik, hala nola 7/2014 salbuespen legearen indargabetzea eta sakabanaketa amaitzea. EH Bairen irudiko, «garaipen horiek euskal gizartearen mobilizazioa zabalari» esker lortu dira.

Salbuespen egoera batzuek bere hartan irauten dutela ere salatu dute. Zehazki, sektore politiko eta judizial batzuen «jarrera mendekatzailea» kritikatu dute oharrean, uste baitute joera hori ez datorrela bat Euskal Herriko gehiengo politiko eta sozialak konponbidearen alde hartu dituen konpromisoekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.