Ikerketa

Bahiketa birtualagatik jarritako sei salaketa ikertzen ari dira Martzillan

Hainbat herritarrek ustezko bahitzaileen deiak jaso dituzte senide edo laguna aske uztearen truke dirua eskatuz.

2016ko abuztuaren 25a
13:21
Entzun

Guardia Zibilak azaldu duenez, Martzillako (Nafarroa) hainbat herritarrek telefono deiak jaso dituzte, haien gertuko norbait bahitua zutela esanez eta hura aske uztearen truke dirua eskatuz. Iturri ofizialen arabera, sei salaketa jarri dituzte orain arte, nahiz eta ustezko bahitzaileek euren helburua lortu ez. Biktimetako batzuek, hala ere, osasun zaintzak behar izan zituzten, telefono deiak eragindako antsietatea gainditzeko. Guardia Zibilak zehaztu duenez, gaizkileek herriko jaiak baliatu dituzte deiak egiteko.

Bahiketa birtualetan ohikoa da ustezko bahituaren ahots grabazioak erabiltzea, haren senideei bahiketa egiazkoa dela sinetsarazi eta dirua ordaintzera bultzatzeko. Maiz, hura aske uztearen truke 2.000 eta 10.000 euro arteko kopuruak eskatzen dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.