Bagirak solasaldiak eginen ditu Hegoaldean Ipar Euskal Herriko abertzaletasunaren egoeraz

Aztiker kooperatibak, Ipar Hegoa, Iratzar eta Manu Robles-Arangiz fundazioek, Parte Hartuz ikerketa taldeak eta EHUko Subiranotasunak masterrak ere parte hartu dute mintzaldien antolaketan.

Bagira jardunaldiak
Bagira prozesuaren barnean jardunaldiak egin zituzten Kanbon (Lapurdi). GUILLAUME FAUVEAU
2024ko otsailaren 1a
19:00
Entzun

Iruñean, Bilbon, Donostian eta Gasteizen solasaldiak eginen ditu Bagirak, Ipar Euskal Herriko abertzaletasunari buruz mintzatzeko. Eragile hauek ere aritu dira horien antolatzen: Aztiker kooperatiba, Ipar Hegoa, Iratzar eta Manu Robles-Arangiz fundazioak, Parte Hartuz ikerketa taldea eta EHUko Subiranotasunak masterra.

1.500 lagunek baino gehiagok betetako inkesta hartu dute oinarritzat solasaldietarako, eta Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen egoera eta etorkizuna izanen dute mintzagai. Gasteizen hasiko dute ibilbidea otsailaren 8an; Donostiara joanen dira hilaren 15ean; Bilbora 21ean eta Iruñera martxoaren 7an.

2022ko abenduan aurkeztu zuten Bagira prozesua, Itsasuko Agiria sinatu eta ia hirurogei urtera, Ipar Euskal Herriko abertzaleen oinarriak eguneratu, helburu eta etapa bateratuak zehaztu, eta mugimendu gisa egituratzeko. Udaberrian inkesta bat egin ondotik, emaitzak gizarteratzen aritu dira udazkenean herriz herri egin dituzten bilkura irekietan.

Martxoaren 31n Uztaritzen (Lapurdi) eginen duten Aberri Egunarekin emanen diote amaiera prozesuari. Egun horretan aurkeztuko dute mugimendu abertzalearen bide orri berria, eta ekitaldi politiko bat eginen dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.