Bagirak abertzaleen batasunaren alde egin du Donibane Garazin

Azken bi urteetan bezala, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak bat eginda antolatu du Aberri Eguna.

Bagiraren mobilizazioa, gaur, Donibane Garazin. BAGIRA
Bagiraren mobilizazioa, gaur, Donibane Garazin. BAGIRA
Paulo Ostolaza.
2025eko apirilaren 20a
19:30
Entzun 00:00:0000:00:00

«Indarrak batu behar ditugu eta norabide berean lan egin eraldatzailea eta euskararen aldekoa den gure proiektu abertzalea lau haizetara hedatzeko». Mezu hori zabaldu du gaur Bagirak, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, Donibane Garazin antolatu duen Aberri Egunean. Hirugarrenez egin dute deialdi bateratua han.

Batasun hori eskatu du Bagirak, euren arabera, «Euskal Herrian errotuta dauden aldarriak» aurrera eramateko. Aipatu dituzte herriko hauteskundeak, euskara, kultura, etxebizitza, klimaren aldeko borroka, sindikalismoa, feminismoa, lurraren eta laborantzaren defentsa, gazteria, elkartasuna... 

Aberri Eguna Donibane Garazin, gaur. BAGIRA
Aberri Eguna Donibane Garazin, gaur. BAGIRA

«Bilakaera instituzionalari» dagokionez, azken hilabeteetan emandako bi urrats nabarmendu dituzte: EH Bairen autonomia proposamenaren aurkezpena, eta Batera plataformaren berpiztea. Pozik agertu dira, lehen aldiz, ezkerreko abertzale bat dagoelako Parisen diputatu gisa. Dena den, pauso gehiago eman behar direlakoan daude, jende gehiago elkartu eta burujabetza lortzeko.

Azkenik, gogoan izan dute euskal preso guztiak, oraindik, ez daudela etxean: «Helburu hori lortu arte segituko dugu lanean! Gora Euskal Herria!».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.