Bagera elkarteak dokumental bat ekoitzi du

2023ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Bagera Donostiako euskaltzaleen elkartea aitzindaria izan zen mintzapraktika egitasmoan. Hango kideen ekimenez hasi ziren lehen mintzapraktika taldeak 1993an, eta, 30. urteurrenaren karietara, dokumental labur bat egin du. Abenduaren 22an egin zuten estreinaldia Bageraren egoitzan, eta ikusgai dago orain sareetan.

Egitasmoaren sortzaileetako batzuen, Bagerako kideen nahiz egun mintzapraktikan aritzen diren zenbait lagunen testigantzak jasotzen ditu ikus-entzunezko horrek. Nola sortu zen, egun nola antolatzen den, eta parte hartzaileei zer ekarpen egiten dien azaltzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.