Arnaldo Otegi kartzelan sartu izanak erantzun zabala sortu du azken hilabeteetan. Europako Parlamentuan aurkeztu zuten Free Otegi. Free Them All nazioarteko adierazpena, Friendship taldeak sustatuta. Talde horretako kide Martina Andersonek, Brian Currin bitartekariak eta Fermin Muguruza musikariak plazaratu zuten dokumentua, eta, besteak beste, Pepe Mugica Uruguaiko presidente ohiak, Slavoj Zizek filosofoak, Leyla Zana giza eskubideen ekintzaileak, Tariq Ali idazleak eta Desmond Tutu, Mairead Maguire eta Adolfo Perez Esquivel Bakearen Nobel saridunek babestu zuten.
Geroztik, atxikimendu ugari jaso ditu kanpainak. Euskal kulturgileek eta AEBetako, Ekuadorko, euskal diasporako, Herrialde Katalanetako, Espainiako, Europako Parlamentuko eta Irlandako hainbat pertsona ezagunek sinatu dute.
Babes zabala hedatu du Euskal Herritik mundura
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu