Babes handia jaso dute 'Egunkaria'-ko auzipetuek Madrilen

Markel Olano, Josu Erkoreka, Xabier Zubizarreta, Jon Abril, Pello Urizar, Iñaki Galdos, Adolfo Muñoz, Ainhoa Etxaide, ERCkoak... ondoan izan dituzte gaur; euskalgintzako hainbat kide ere Madrilen dira.

2009ko abenduaren 15a
09:35
Entzun
"Itzuliko gara", esan zuten bost auzipetuek atzo, Andoainen (Gipuzkoa). Martxelo Otamendi, Txema Auzmendi, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Xabier Oleaga atzo abiatu ziren autobusean Madrilera, senideekin, eta gaur 9:30ean Espainiako Auzitegi Nazionalaren atarian ziren. 10:00etan sartu dira barrura, eta 10:35ean hasi da saioa.

Politikako eta sindikalgintzako kide esanguratsuen babesa jaso dute atarian. Bertan ziren, kasu, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Josu Erkoreka, Jose Ramon Beloki eta Joseba Agirretxea EAJko parlamentariak, Xabier Zubizarreta, Amparo Lasheras eta Miren Legorburu ezker abertzaleko kideak, Jon Abril Aralarreko koordinatzaileordea eta Mikel Basabe legebiltzarkidea, Pello Urizar EAko idazkari nagusia, Maiorga Ramirez EAko Nafarroako lehendakari eta NaBaiko parlamentaria eta Koldo Amezketa EAko kide eta NaBaiko parlamentaria, Iñaki Galdos Hamaikabat-eko presidentea eta Martin Beramendi Hamaikabat-eko Gipuzkoako presidentea, Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusia, Ainhoa Etxaide LABekoa, Joan Ridao eta Joan Tarda ERCko parlamentariak, Paul Rios Lokarriko koordinatzailea...; , Josu Juaristi Gara-ko zuzendaria eta Pello Zubiria Argia-ko kazetari eta Egunkaria-ko lehen zuzendari izana ere han ziren.

Haiez gain, euskalgintzako eta komunikabideetako hainbat lagun joan dira gaur goizean Madrilera autobusean, auzipetuei babesa ematera. 3:45ean atera dira Euskal Herritik Joanmari Larrarte (EKTko kontseilari ordezkaria), Koldo Tellitu (Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakaria), Xabier Mendiguren (Kontseiluko idazkari nagusia), Mariano Ferrer (kazetaria), Joan Mari Irigoien (idazlea), Paulo Agirrebaltzategi (euskaltzalea), Mertxe Mujika eta Edurne Brouard (AEK), Jasone Mendizabal (Topagunea), Olatz Osa, Mikel Agirrezabalaga eta Jon Jaka (Elkar), Paul Bilbao (Behatokia), Igone Lamarain (EHE), Patxi Salaberri (Idazleen Elkartea), Xabier Eizagirre (Jakin), Ainara Larrañaga (Elhuyar), Jon Irazabal (Gerediaga), Kepa Sarasola (UEU), Arantxa Orbe (Hik hasi), Nestor Martinez (Sortzen Ikasbatuaz), Gari Berasaluze (Bertako Hedabideak)... Jabier Muruguza musikaria ere han izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.