'Azterketak euskaraz' aldarriak Korrikan izan duen tokia eskertu dute

Oharra atera dute Seaskak, Ikastolen Elkarteak eta Azterketak Euskaraz mugimenduak, baxoa eta brebeta etsaminak euskaraz egin ahal izatearen alde ikusi diren «atxikimendu mezu» ugariek izan duten garrantzia nabarmentzeko.

Korrika Donostian joan den asteburu honetan, eta aldarrien artean agerian 'Azterketak euskaraz'. GORKA RUBIO
Korrika Donostian joan den asteburu honetan, eta aldarrien artean agerian 'Azterketak euskaraz'. GORKA RUBIO
arantxa iraola
2024ko martxoaren 26a
13:00
Entzun

Azterketak euskaraz aldarriak Korrikan izan duen tokia eskertu dute ohar bateratu batean Seaskak, Ikastolen Elkarteak eta Azterketak Euskaraz mugimenduak. Korrikak aurten propio omendu nahi izan du Frantziako hezkuntza sistemako brebeta eta baxoa azterketak euskaraz egin ahal izateko abian dagoen mugimendua: ugariak izan dira lasterketak iraun duen hamar egunetan aldarriaren aldeko mezuak, eta horren garrantzia nabarmendu nahi izan dute.

Gogora ekarri dute urteak daramatzatela aldarri hori ozentzen, euskalgintzaren «babesa» beti sentitu dutela, baina asko indartu dela Korrikari esker: «Omenaldiari esker, ugaritu egin dira atxikimendu mezuak, eta herritarrek bere egin dute gure errealitate gordinaren egia». Horregatik esker oneko mezua. «Mila esker bideetara aldarria eraman duzuen ikastola, gizarte eragile, talde eta herritar xume guztiei», azaldu dute. «Keinu horiek guztiek hunkitu egin gaituzte, baita azkartu ere».

Ekaina hurbilzen ari da, azterketak egiteko garaia, eta egunotan ozendu den aldarriak eragina izatea nahi dute orain. «Euskal Herriaren sostenguaz bertze urrats bat egiteko prestasuna agertuko dugu, brebetan ez dadin atzerakadarik izan, eta baxoan urrats berriak egin daitezen».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.