Irudia. Bilbo

AZKEN ELKARRETARATZEA

2013ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Bere historiako elkarretaratze gehienak bezala, Bilboko Plaza Biribilean egin zuen azken elkarretaratzea Bakearen Aldeko Koordinakundeak, atzo. 28 urteko ibilbidea amaitu du horrela. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Patxi Lopez PSE-EEko bozeramailea, Nerea Llanos PPko legebiltzarkidea eta Gorka Maneiro UPDkoa izan ziren ekitaldian, besteak beste. ETAren biktimak ere izan ziren, baita Iñigo Lamarka EAEko Arartekoa ere. Minutu bateko isilunea egin zuten, eta puxikak aireratu zituzten, usoak balira bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.