Azken astean Hegoaldeko 480 presok baino gehiagok familia berriz ikusi dute
IRUÑEA. Espainiako Barne Ministerioak joan den ostegunean eman zuen espetxeetan komunikazioak berrekiteko agindua, eta, ordutik, Hego Euskal Herriko kartzeletan 480 presok baino gehiagok jaso dituzte bisitak. Presoek mintzategien bidez izan dute senideekin hitz egiteko aukera. Kalera irteteko aukera izan eta baliatu dutenak, ordea, 23 soilik izan dira, itzultzean bi asteko berrogeialdia egitera behartzen baititu Espainiako Gobernuak horren inguruan ezarritako legeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu