Hilberria

Azken agurra eman diote Karmele Aierberi Ataunen

Ehunka lagunek omenaldia egin diote herriko San Gregorio auzoko pilotalekuan. Esker oneko hitzek bete dute ekitaldia.

Karmele Aierbe euskaltzaleari eginiko omenaldia, gaur, Ataungo frontoian. JON URBE, FOKU
2022ko otsailaren 16a
20:46
Entzun

«Eskerrik asko herriari emandakoagatik». Hitz horiexek irakur zitezkeen Ataungo (Gipuzkoa) Zelai pilotalekuaren horman eskegitako pankartan. Mezuaren alboan, ikurrin bat, eta haren aurpegia marrazturik, zendu berri den Karmele Aierberena. Ehunka lagunek hartu dute parte gaur arratsean hari eginiko omenaldian. 18:30ean abiatu dute ekitaldia, azken agurra ematea xede.

Ikusi gehiago: Karmele Aierbe: Bizitza bat borroka zer den irakasten

Aierbek euskararen alde eginiko urratsak ekarri dituzte gogora, bai eta ibilbide politikoan emandako pausoak ere. Lore eskaintza ere egin diote, eta zenbait elkartetako ordezkarik hartu dute parte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.