Ingurumena

Azido klorhidrikoa isuri du Ororbiako enpresa batek

Ororbiako (Narfarroa) AP Amortiguadores enpresan azido klohiridriko isuria gertatu da arratsaldeko lehen orduan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, 10.000 litroko biltegi batean pilatuta zegoen disoluzio bat (%35ean azido klorhidrikoa) da isuri dena, eta enpresaren eraikinetan baino ez da zabaldu. Suhiltzaileek karearekin eta arearekin likidoari eustea lortu dutela agertu dute.

2004ko maiatzaren 3a
17:00
Entzun
Nafarroako Gobernuaren arabera, suhiltzaileen lanaren ondorioz, isurketak ez du triskantza handirik egin. Likidoari karearekin eta arearekin eusteaz gain, estolderiak tapatu dituzte azido klorhidrikoa zabal ez zedin. Halaber, Nafarroako Foruzaingoa euri uren kanalak kontrolatzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.