AZETek putre funtsen jarduera salatu du, Bilbon

2022ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Herenegun, Global Pantelaria izeneko funtsak bere jabetzakoa den eraikin bat hustu zuen Bilboko San Frantzisko auzoan, eta gutxienez han bizi ziren lau lagun kaleratu zituen. AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak gogor salatu du etxegabetzea, eta zehaztu du lau pertsona horiek —baliteke gehiago ere izatea— kalean bizi direla orain.

AZETek esan duenez, San Frantzisko auzoa «espekulazio eremu» bihurtu da, eta horren erantzule egin ditu «auzoa irabazi errazak metatzeko aukera moduan hartu duten putre funtsak eta bankuak» eta turismoaren industria bultzatzen duten instituzioak.

Auzokideei «antolatzeko» deia egin diete: «Sarraskijale horiek poltsikoak inolako mugarik gabe betetzen jarraitzeko arazo bakarra gu gara. Auzokideontzat, antolatzea hil ala biziko betebeharra da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.