AZET etxebizitza sindikatuak protesta egin du etxegabetze baten kontra
BILBO.Bilboko AZET etxebizitza sindikatuak elkarretaratzea egin du San Frantzisko auzoan, bertan bizi den familia baten etxegabetzea salatzeko. Blackstone putre funtsarena da etxebizitza. Bilboko Udalak duela egun batzuk jakinarazi zion familiari ekainaren 20an kanporatuko dituztela. Sindikatuak adierazi duenez, familiak ez du inolako alternatibarik jaso. «Argi daukagu bi arduradun daudela: alde batetik, Blackstone funts putrea, eta, bestetik, Bilboko Udala», adierazi dute. Etxegabetzea gelditzeko «gerra emateko prest» agertu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu