Azazetako parke eolikoa baimendu du Jaurlaritzak

2023ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Azazetako (Araba) parke eolikoa egiteko administrazio baimena eman dio Eusko Jaurlaritzak Aixeindarri.Hala ere, ingurumenari lotutako zenbait aldaketa egin beharko dituzte. Flora babesteko, adibidez, eremu babestuetatik hurbil kokatu nahi dituzten hiru errota lekualdatu beharko dituzte. Uste dute bi urte beharko direla parke eolikoa martxan jartzeko.

Labrazako parke eolikoa egiteko baimena ere jaso berri du Aixeindarrek. Oion (Araba) eta Aguilar Kodes (Nafarroa) artean jarriko denez, Espainiako Gobernuak eman du onespena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.