Dignidad y Justicia eta AVT Egunkaria auziko herri akusazioek epaiketako lehen bi egunetan Miguel Angel Carballo fiskalak izan duen "pasibitatea" salatu dute, gaur Madrilen egindako agerraldian. Haien arabera, epaiketa galduz gero, "fiskalaren errua" izango da eta, uste dutenez, Espainiako Estatuak 60 milioi euro ordaindu beharko ditu kalteordainetan.
Horrez gain, komunikabideen jarrera salatu dute eta "korporatibismoa" egotzi. Auzipetuen alde jartzea ere leporatu die hedabideei. "ETAren alde egiten dute, biktimak baztertzen dituzte eta askatasun eskubidearen aurka egiten dute".
Biok baino ez dituzte eskatu zigorrak. Fiskalaren bere garaian artxiboa eskatu zuen; defentsak ere bai.
AVTk eta Dignidad y Justiciak fiskalak daukan "pasibitatea" salatu dute
Herri akusazio direnek komunikabideen jarrera ere gaitzetsi dute. Epaiketa galduz gero, Espainiako Estatuak kalteordainetan 60 milioi euro ordaindu beharko dituela uste dute. AVTk eta Dignidad y Justiciak baino ez dituzte eskatu zigorrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu