Atzo etortzekoa zen erabakia egun jakinarazi dute: Zigor Auzitegiak Ion Paroten baldintzapeko askatasuna onartu du, baina fiskalak helegitea jarri dio epailearen erabakiari. Prokuradorearen «helegite hau ulertezina da», deitoratu du Bakebideak eta gehitu «are jasanezinagoa» dela «71 urte dituen eta bizitza erdia presondegian pasatu duen eta bere askatasunak inongo arriskurik ondorioztatzen ez duen presoarekiko jazarpen sentimendua bereganatzen duelako».
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariari dei egin dio «gaia berehala bere gain har dezan politikoki, Euskal Herriko hautetsi eta gizarte zibilak daramaten dinamika eraikitzailea lagun dezan».
Prokuradorearen «itsutasunaren» ikusita eta «estatuburuak eta bere gobernuak ez dutenez bake prozesua kontuan hartzen», uztailaren 23an «Ipar Euskal Herri osoa» blokeatuko duela iragarri du Bakebideak.