Auzitegi Nazionalak uko egin dio Arnaldo Otegi ikertzeari

Dignidad y Justicia elkarteak eskatu zuen ikertzeko, Miguel Angel Blancoren hilketaren harira

2022ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia Castellonek uko egin dio EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegi Ermuko PPko zinegotzi Miguel Angel Blancoren hilketarekin lotuta ikertzeari. Hala, atzera bota du Dignidad y Justicia elkarteak egindako eskaera.

Kasu berari lotuta, aurreko astean epailearen aurretik pasatu ziren Mikel Albisu eta Marixol Iparragirre; uko egin zioten deklaratzeari. Haiekin batera, Josetxo Arizkuren ere ikertzen ari da auzitegia, ETAren zuzendaritzako kide gisa Blancoren hilketan izan zuten ustezko erantzukizuna argitzeko. Horretarako, Guardia Zibilaren txosten bat du oinarri epaileak. Eferen arabera, baina, fiskaltzak zalantza adierazi du kasuaren inguruan, oinarri bakarra Poliziaren txosten bat delako, eta delituak preskribatuta daudela uste duelako. Iñaki Graciaren kasuan, epaileak bai, adierazi du delituak preskribatuta daudela, nahiz eta hura ere ustezko arduradunen artean aipatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.