Espainiako Auzitegi Nazionalak aitzinera egin nahi du ETAk 2004tik egindako atentatuengatik «gizateriaren aurkako krimena» leporatuta zenbait euskal presoren aurka hasitako auzibidean, eta, horrekin lotuta, Garikoitz Aspiazu, Mikel Karrera eta Aitzol Iriondo euskal presoak Espainiaratzeko eskatzea aztertzen ari da. Lannemezango kartzelan daude gaur egun hiru euskal presoak (Okzitania).
Auzitegiak ez dio oraindik Frantziari eskatu hiru euskal presoak Espainiaratzeko, baina fiskaltzari egina dio galdera. Halaber, Espainiako Auzitegi Nazionaleko 2. zigor salak, joan den asteazkenean ateratako auto batean, jakinarazi zuen Frantziak baimena emana duela Aspiazu bertze auzi batengatik Espainiaratzeko. Abuztuaren 20tik urriaren 20ra eramanen dute Aspiazu Madrilera, 2005ean Bilbon bonba-auto bat leherraraztea leporatuta epaitzeko.
Auzitegi Nazionalak hiru euskal preso Espainiaratu nahi ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu