Auzitegi Nazionalak ETAren armak ikertuko ditu
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionaleko 6. Instrukzio Auzitegiak esan du aztertu egingo dituela ETAk bihar emango dituen armak. Izan ere, fiskalak laguntza eskatu zion Frantziari armak aztertu ahal izateko, argitu gabeko atentatuei buruzko frogak eman ditzaketelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu