Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak hartu du erabakia. Guardia Zibilak San Martin Unxen (Nafarroa) atxilotu zuen 27 urteko gazteari behin-behineko espetxeratzea ezarri dio, kautelazko neurri gisa, terrorismo delituak leporatuta.
Guardia Zibilak asteazkenean atxiloketaren ondoren jakinarazi zuenez, gaztea "erradikalizatzen" eta "doktrinatzen" ari zen, sare sozialen bidez eta "erakunde terroristek" erabili ohi dituzten txat aplikazioen bitartez. Atxilotuak bere kabuz eraso egiteko erabakia hartua izan zezakeela deritzo Poliziak, edota talde jihadistaren bateko kide bihurtzeko gatazka guneren batera bidaiatzeko asmoa izan zezakeela uste du.
Gaztea atxilotu ostean, bere etxera eraman zuen Guardia Zibilak, miaketa lanak egin ahal izateko.