Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Blancorekin lotutako auzia

Auzitegiak argudiatu du auzia preskribatuta dagoela.

Auzitegi Nazionaleko sarrera. RODRIGO JIMENEZ / EFE
Auzitegi Nazionaleko sarrera. RODRIGO JIMENEZ / EFE
gurutze izagirre intxauspe
2024ko urriaren 4a
13:25
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Mikel Albisuren eta Iñaki Graciaren kontra irekita zegoen auzia. Miguel Angel Blanco Ermuko zinegotzi ohiaren «hilketaren egile intelektualtzat» jo nahi zituzten, eta epaitegiak auzia artxibatu du, preskribatuta dagoela argudiatuta. Albisuren eta Graciaren defentsak aurkeztutako helegiteak aintzat hartu ditu, horrenbestez, Auzitegi Nazionalak. Herenegun jakinarazi zuten Marixol Iparragirreren helegitea ere aintzat hartu zutela, eta, ondorioz, ez dute epaituko auzi horrengatik.

Manuel Garcia Castellon epaileak erabaki zuen Dignidad y Justiciaren salaketa bat aintzat hartu eta auzia berriz irekitzea. 1997an, Blanco hil zutenean, ETAko zuzendaritzako kide zirela egotzita ireki zuten bederatzi pertsonaren kontrako auzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.