Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Unai Errea abokatua

Epaileek ebatzi dute «estortsioaren biktimari laguntzeko» jardun zuela, ez ETArentzat

Erredakzioa
2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin du Unai Errea abokatua. Azpeitiko enpresaburu bati ETAren iraultza zerga kobratu izana leporatu zioten Erreari, baina Auzitegi Nazionaleko bigarren aretoko epaileek ebatzi dute abokatuak ez zuela ETAren zerbitzura lan egin, «estortsioaren biktimari laguntzeko baizik».

Horrela azaldu dute Fernando Garcia Nicolas, Angel Hurtado, eta Jose Ricardo de Prada epaileek atzo argitara emandako epaian, eta azpimarratu dute Unai Erreari leporatzen zizkioten ekintzak ez direla delitu; hain zuzen ere, «talde armatuarekin kolaboratzea» leporatu zion Espainiako Fiskaltzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.