BILBO. Garbiñe Biurrun magistratua izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea, behin-behinean. Juan Luis Ibarra da gaur egun lehendakaria, baina hark kargua utzi beharko du ekainaren 21ean, 72 urte betetzean. Egun horretan ordezkatuko du Biurrunek.
EAEko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko presidentea da Biurrun. Ibarra ordezkatzeko hautagaia Luis Angel Garrido Bengoetxea da, Administrazio Auzietarako Arloko lehendakaria, baina Biurrunek denbora gehiago dihardu presidente gisa auzitegiko arlo guztien artean, eta horregatik izango da behin-behineko presidentea.
Alarma egoerak Ibarra ordezkatzeko prozesua eten du—epe administratibo guztiak etenda daude—, eta horregatik jarriko dute Biurrun. Ondoren, Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak izendatu beharko du presidentea. Garbiñe Biurrun (Tolosa, Gipuzkoa, 1960), EHUko irakaslea ere bada.
Auzitegi Nagusiko presidente izango da Biurrun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu