Auzitegi Gorenak Sorzabalen tortura ukatu du

2023ko otsailaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Iratxe Sorzabalen aurkako zigorra. Auzitegi Nazionalak 24 urteko zigorra ezarri zion, ETAk egindako bi atentaturen harira. Epaian, Auzitegi Gorenak hizpide izan ditu Sorzabalen tortura salaketak, eta, aitortu badu ere atxilotuak bere abokatuarekin komunikazioa izateko eskubidea oinarrizkoa dela, erantsi du komunikazio horri «muga» batzuk jar dakizkiokeela «terrorismo» kasuetan.

Horretaz gainera, Europako Kontseilua eta Amnesty Internationala goraipatu ditu, baina, haiek Sorzabalen torturez eginiko txostenen inguruan, esan du dokumentu horiek ezin direla «akritikoki onartu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.