Josu Urrutikoetxearen aurka Frantziako Estatuan irekitako auzibideak.
Hurrengoak
Irailak 30. Auzi saioa Parisko Dei Auzitegian. Luis Herguetaren hilketari (1980) lotu estradizio eskaeraren azterketa, eta herriko tabernen auziari lotu euroaginduaren ebazpena.
Urriak 19-20. Frantziaren epaiketa: 2005-2006ko prozesuan-eta ETAren zuzendaritzako kidea izatearen akusazioa.
Urriak 21-22. Frantziaren epaiketa: 2011-2013an Osloko elkarrizketa mahaian ETAren ordezkaritzako kidea izatearen akusazioa.
Data zehatzik gabe. Espainiako Gobernuaren estradizio eskaera: Frantziako Kasazio Auzitegiak ebazpena emango du Zaragozako kuarteleko atentatuaz (1987). Dei Auzitegia estradizio eskaeraren alde azaldu zen, eta defentsak kasazio helegitea aurkeztu zuen.
Ebatzitakoak
Uztailak 1. Dei Auzitegiak atzera bota zuen Barajasko T4ko atentatuagatik (2006) Madrilek egindako euroagindu eskaera, zehaztasun faltagatik. Lehen aldia izan zen Parisko auzitegi batek euroagindu bat baztertu zuela.
AUZIBIDEAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu