«Autoritarismoaren olatuari» buru egitera deitu du Alternatibak

Erakundearen Koordinakunde Nazionalak batzarra egin du, eta datozen hilabeteetarako «erronkak eta lehentasunak» ezarri ditu

Maria del Rio eta Oskar Matute, artxiboko irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
gotzon hermosilla
2021eko irailaren 17a
14:41
Entzun

Urte politikoaren aurrez aurreko lehen bilera egin du Alternatibaren Koordinakunde Nazionalak, eta batzarra baliatu dute datozen hilabeteetarako «erronkak eta lehentasunak» ezartzeko. Oskar Matute, Josu Estarrona eta Maria del Rio zuzendaritzako kideek esan dutenez, beharrezkotzat jotzen dute «politika sozialen aldeko bloke herritar bat» eraikitzea, «eskuinak aldarrikatzen duen autoritarismoaren olatuari aurre egiteko».

Alternatibakoen aburuz, «desberdintasun sozialak edo bidegabekeriak ezin dira besterik gabe onartu», eta pandemiaren ostean sorturiko krisi egoeran inoiz baino beharrezkoago jotzen dute «eztabaidatzea, borrokatzea eta mobilizatzea».

Ingurumen eta klima larrialdiari buruzko politika publikoak «errotik aldatu», ekoizpen sistema eraldatu eta gaurkotu, eta zaintza duinari lehentasuna ematea proposatu du Alternatibak. Bestalde, EH Bildu koalizioko kide da Alternatiba, eta, alde horretatik, «EH Bilduren inguruan osatutako ezkerreko hegemonia subiranista hori zabaltzen jarraitzea» ezarri dute eginkizun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.