Autokritikari buruz, mahai inguruak egingo dituzte urriaren 30ean eta 31n
DONOSTIA. Globernance institutuak antolatuta, autokritikari buruzko jardunaldiak egingo dituzte urriaren 30ean eta 31n San Telmo museoan. Parte hartzaileen artean egongo dira Pili Zabala GALen indarkeriaren biktima, Andoitz Korta eta Mari Carmen Hernandez ETArenak, eta Carmen Gisasola preso ohia. Haiekin batera parte hartuko dute Ipar Irlandako Peace Programeko buru Pat Colganek eta hainbat alorretako ikerlariek eta pentsalariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu