Bere hitzaldian, 2030 Agendari eta GJH Garapen Jasangarritako Helburuei loturiko proiektuak aurkeztu ditu Urkulluk. Esan duenez, "Euskadi aitzindaria" izan da Europan helburu horiei atxikitzen eta ezartzen, eta horren adibide gisa Euskadiko Bonu Jasangarrien esperientzia azaldu du Foroan.
Esan duenez, bonuek "harrera ona" izan dute, eta horien bidez 2030 Agendari lotutako gizarte eta ingurumen proiektuak finantzatzen dira. "Euskadiko Bonu Jasangarrien esperientziaren bidez, 2030 Agendari lotutako proiektuen finantzaketa bermatzeko funtsezko hiru faktore nabarmendu ditzakegu: kaudimena, gardentasuna eta sinesgarritasuna", esan du Urkulluk.
"Euskadi balioetan oinarritutako herria da", erantsi du, eta nabarmendu du balio horiek bat datozela Garapen Jasangarrirako Helburuek ezarritakoekin. "Erakutsi dugu autogobernua ongizatearen sinonimo dela; jarraituko dugu mundu berdinzaleagoa, jasangarriagoa, solidarioagoa eta bidezkoagoa erakitzeko konpromisoari lotuta".